Dagoeneko atera dira Eusko Jaurlaritzaren 2024-2025 ikasturterako unibertsitate-bekak eta unibertsitateaz kanpoko bekak. 2024-2025 ikasturterako bi deialdietako BERRIKUNTZAK eta bekak eskatzeko baldintzak zehazten dizkizuegu.
Bi beketan kide ugariko familiengatiko kenkariak berdinak dira:
- Kategoria orokorreko kide ugariko familia: 525 euroko kenkaria.
- Kategoria bereziko kide ugariko familia: 800 euroko kenkaria.
GARRANTZITSUA: Beharrezkoa izango da familia ugariaren titulua indarrean izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
.
Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak
Irailaren 16ra arte
Bekak 2024-2025 ikasturtean EAEko edo Estatuko gainerako erkidegoetako ikastetxe batean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egingo dituzten pertsonentzat dira. Ikasketa hauek hartzen dituzte barne: unibertsitateko ikasketak eta masterrak; unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako prestaketa-ikastaroak, unibertsitate publikoek emanak; goi-mailako arte-irakaskuntzak; eta goi-mailako ikasketa militarrak edo erlijiosoak.
Izena emateko epea:
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 16an amaituko da ikasle guztientzat.
Salbuespenez:
- Eskatzaileek egingo dituzten ikasketetarako matrikula-epea aurreko puntuan aipatu epea amaitu ondoren hasten bada, beka-eskaera matrikula egin eta hurrengo 5 egun baliodunen barruan egin ahal izango da. 2024ko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerak ez dira inola ere onartuko.
- Eskatzaileek egingo dituzten ikasketetarako matrikula-epea 2024ko abenduaren 31 ostekoa bada eta ezin badute ikasturte honetarako bekarik eskatu, 2025-2026 ikasturtean eskatu ahal izango dute, betiere ikasketa horiek 2025eko ekaina baino lehen amaituz gero.
*BERRIKUNTZAK:
Aurten, errenta-atalaseak % 5 igo dira KPIren igoera eta soldaten igoera konpentsatzeko.
Bizilekuagatiko kenkaria:
a) 1go atalaseko errentak: 3.850 euro (iaz – 3.700 €).
b) 2. atalaseko errentak: 3.500 euro (iaz – 3.350 €)
c) 3. atalaseko errentak: 2.700 euro (iaz 2.500 €)
Kide kopurua |
1go atalasea (€) |
2. atalasea (€) |
3. atalasea (€) |
1 |
9.315 |
13.898 |
15.567 |
2 |
13.971 |
23.724 |
26.573 |
3 |
18.629 |
32.201 |
36.070 |
4 |
23.286 |
38.242 |
42.836 |
5 |
27.012 |
42.743 |
47.878 |
6 |
30.738 |
46.142 |
51.685 |
7 |
34.463 |
49.503 |
55.451 |
8 |
38.190 |
52.850 |
59.199 |
Kide gehigarri bakoitzeko |
1go atalasea (€) |
2. atalasea (€) |
3. atalasea (€) |
3.725 |
3.340 |
3.740 |
.
Zurztasun absolutuagatiko kenkaria: (iaz % 10 zen)
% 20ko kenkaria aplikatuko da eskatzailea erabateko umezurtza eta 25 urtetik beherakoa bada. Erabateko zurztasuna bi gurasoak hiltzen direnean gertatzen da, eta guraso bakarreko familien kasuan, eskatzailearen ardurapean dagoen gurasoa hil denean.
Izena emateko deialdia ikusi HEMEN.
Gainera, kontsultatu ditzakezue eskaeraren aurkezpenari buruzko ohiko galderak.
.
Unibertsitateaz kanpoko ikasketak
Irailaren 30era arte
2024-2025 ikasturterako, Euskadin ikasketak egiten dituzten eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, musikako eta dantzako oinarrizko irakaskuntzetako eta ikasketa profesionaletako, Batxilergoko, Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako Zikloetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko, eta Kirol eta Hizkuntza Irakaskuntzetako heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako bekak.
Errenta-atalaseak: (igo egin dira)
Kide kopurua |
1go atalasea |
2. atalasea |
3. atalasea |
1 |
9.315 € |
13.898 € |
15.567 € |
2 |
13.971 € |
23.724 € |
26.573 € |
3 |
18.629 € |
32.201 € |
36.070 € |
4 |
23.286 € |
38.242 € |
42.836 € |
5 |
27.012 € |
42.743 € |
47.878 € |
6 |
30.738 € |
46.142 € |
51.685 € |
7 |
34.463 € |
49.503 € |
55.451 € |
8 |
38.190 € |
52.850 € |
59.199 € |
+1 |
+3.725 € |
+3.340 € |
+3.740 € |
.
– Hezkuntza-laguntzako laguntzak
Hezkuntza-laguntza jasotzeko berariazko beharra duten pertsonei zuzenduta daude. Ikasketa batzuk, unibertsitatekoak adibidez, ez dira bateragarriak laguntza horrekin. Honako kasu hauetan ematen dira:
• Desgaitasuna ( % 25eko edo gorako maila) edo jokabidearen nahasmendu larria
• Komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmendu larria
• Espektro autistaren nahasmendua
• Gaitasun handiak
Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin izango du honako taula hau gainditu (2023an 2. muga zen).
Kide kopurua |
Atalasea |
1 |
12.534 € |
2 |
20.416 € |
3 |
26.811 € |
4 |
31.801 € |
5 |
36.089 € |
6 |
40.229 € |
7 |
44.143 € |
8 |
48.031 € |
+1 |
+3.856 € |
.
Kenkariak:
500 € eskatzailea guraso bakarreko familia batekoa izateagatik. Berrikuntza: desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonak direnean bakarrik, edo adingabe bat edo gehiago familia-harrera iraunkorreko edo adopzio-helburuko zaintzako erregimenean daudenean.
IZENA EMATEKO EPEA:
2024ko uztailaren 22tik irailaren 30era arte, biak barne.
Salbuespenez:
• Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondorengo matrikulazioak. Eskaera matrikula-eskaeraren kopiarekin egin behar da, matrikula egin eta gehienez hilabeteko epean.
• Familiaren sostengatzaile nagusiaren heriotza, edo familiaren nahitaezko erretiroa, arauzko adina betetzeagatik gertatzen ez bada, epe horiek igaro ondoren.
Nolanahi ere, eskaera berriak 2025eko martxoaren 31ra arte baino ez dira onartuko.
Izena emateko deialdia ikusi HEMEN.
Gainera, kontsultatu ditzakezue eskaeraren aurkezpenari buruzko ohiko galderak.
*Eskatzeko moduari eta baldintzei buruzko informazio guztia aurki dezakezue gure webgunean.