Zuretzako gutun bat

Zuretzako gutun bat

PRENTSA OHARRA. Euskadiko 2.500 gazte baino gehiago gutun pertsonalizatuak idazten ari zaizkie egoitzetako adineko pertsonei.

Belaunaldiak harremanetan jartzen dituen ekimen solidarioa esponentzialki hazi da bere bigarren edizioan Euskadin.

Hirukidek bere bazkide gazteei propio eskaintzen dien sailetik, Hirugazte-tik, sustatzen du ekintza solidario hau, Eguberrien aurreko asteetan garatzen ari dena.

Iazko lehen edizioaren arrakasta handiaren ondoren, “Zuretzako gutun bat” ekimenaren bigarren edizioa parte-hartze askoz handiagoa izaten ari da. Aurten, Euskadik osoko 43 ikastetxetako 2.500 gaztek baino gehiagok dihardute 51 egoitza eta eguneko zentrotako 1.869 adinekori gutun pertsonalizatuak idazten. Ekimenak, Hirukidek bere bazkide gazteentzat berariaz sortu zuen Hirugazte sailetik sustatzen duenak, Gabonetako oporrak hartu aurretik belaunaldien arteko harremanak indartzea eta gaur egun hain baztertua dagoen komunikazio idatzia balioestea du helburu.

Lehen edizioan, 2023an, 17 ikastetxetako 1.110 ikaslek hartu zuten parte, eta 19 egoitzatako 545 adinekok jaso zituzten gutunak. Oraingoan, iazkoarekin alderatuta, parte-hartzea izugarria izaten ari da: ikastetxe-kopurua hirukoiztu egin da ia, baita hartzaile-kopurua ere, eta datu horien barruan ez daude ekimena ezagutu ondoren beren kabuz kudeatzea eta gauzatzea erabaki duten ikastetxeak.

Aste hauetan garatzen ari den keinu solidarioa

Irailean, Hirugaztek Euskadiko ikastetxe publiko eta itunpeko guztiei idatzi zien Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Lanbide Heziketara bitarteko ikasleak parte hartzera gonbida zitzaten. Aldi berean, adinekoen egoitza eta zentro ugarirekin harremanetan jarri zen eta haietako batzuek, parte hartzeko, beren erabiltzaileen izenak eta pertsona horientzako gutunak pertsonalizatzen lagun dezakeen daturen bat helarazi zizkioten. Ondoren, informazio hori ikastetxeetara bidalita, ikasleak pertsona jakin batentzat idazten ari dira eskutitzak.

Horiek banatzeko egunak adostuta, abenduaren 9tik aurrera ikasleek eskura emango dizkiete hartzaileei, eta, kasuren batean, irakurri ere egingo dizkiete. Gainera, ikasleen bisita horietako batzuetan jarduera gehiago egingo dira, hala nola gabon-kantak abestu edo, Bizkaiko eta Gipuzkoako estetika-hezkuntzako zikloetako ikasleek, manikura egin edo masajeak eman.

Hezkuntza-esparruaren eta gizartearen parte-hartze handia

Aurten, ekimenean Euskadi osoko 43 ikastetxe eta bertako ikasleak parte hartzen ari dira: 

  • Araba: 7 ikastetxetako 455 ikasle.
  • Bizkaia: 17 ikastetxetako 1.187 ikasle.
  • Gipuzkoa: 19 ikastetxetako 932 ikasle.

Eskutitzak 51 egoitza eta eguneko zentrotako 1.869 adineko pertsonak jasoko dituzte, hiru herrialdeetan:

  • Araba: 13 zentro.
  • Bizkaia: 19 zentro.
  • Gipuzkoa: 19 zentro.

Esperientzia aberasgarria gazte eta adinekoentzat

Hirukidek eta Hirugaztek nabarmendu dute jarduera hau oso garrantzitsua dela gazteek hainbat balio garatzeko, hala nola enpatia, elkartasuna eta adinekoenganako errespetua, eta, aldi berean, gutunak eskuz idatziz haien sormena sustatzeko. Adinekoei, berriz, gutun pertsonalizatuak jasotzeak une pozgarria biziarazten die, beste pertsona batzuekin harremanetan sentitzen direlako, bereziki eskutitzik jaso gabe urteak daramatzatenei.

“Iazko erantzuna oso-oso ona izan zen, baina aurtengo parte-hartzeak gure espektatiba guztiak gainditu ditu. Asko hunkitzen gaitu gero eta ikastetxe, institutu eta egoitza gehiagok parte hartzea ekimenean, belaunaldien arteko zubiak eraikitzen laguntzen dutelako”, azaldu du Mónica García Hirugazteko koordinatzaileak.

Ekimena amaitu aurretiko balantzea oso positiboa da. Nahiz eta bisitak oraindik ez diren egin, esperientzia aurreko edizioan bezain aberasgarria izango da seguruenik. “Gazte askok beren bizitzan lehen aldiz bisitatuko dute egoitza bat edo idatziko dute eskutitz bat eskuz, eta adineko askok lehen aldiz jasoko duten gutun bat urte askoan. Truke hori ordainezina da bi kolektiboentzat “, adierazi du Garcíak.

foto entrega cartas 2023 3B

ARABA/ÁLAVA (7 ikastetxetako 455)

  • Mendiko Eskola, Amurrio
  • CEIP Elciego HLHI, Elciego
  • Tokieder Ikastola, Vitoria-Gasteiz
  • Corazonistas Ikastetxea, Vitoria-Gasteiz
  • I.E.S. Francisco de Vitoria, Vitoria-Gasteiz
  • Zabalgana BHI, Vitoria-Gasteiz
  • Barandiaran Eskola, Nanclares de la Oca

BIZKAIA (17 ikastetxetako 1.187)

  • Gernika BHi, Gernika
  • CEIP Berango-Merana HLHI, Berango
  • Lauaxeta ikastola, Amorebieta
  • Deustoko ikastola, Bilbao
  • IES Burdinibarra BHI, Trapagaran
  • Franciscanas de Montpellier ikastetxea, Trapagaran
  • Escuela de Pasteleria y comercio de Bizkaia, Bilbao
  • Maestra Isabel Gallego Gorria Eskola, Bilbao
  • Luis Eleizalde Ikastola KOP.ELK, Bermeo
  • Markina BHI, Markina
  • CEIP El Casal HLHI, Abanto
  • Colegio Madre del Divino Pastor, Getxo
  • Claret Askartza Ikastetxea, Leioa
  • Ntra. Sra. de Begoña Salesianas, Barakaldo
  • Jado Ikastetxea, Erandio
  • Instituto Ignacio-Ellacuria, Bilbao
  • FPGB Margotu, Bilbao
  • Basurto Ikastetxea, Basurto

GIPUZKOA (19 ikastetxetako 932)

  • Oñati BHI, Oñati
  • CPEIPS Presentación de María HLBHIP, San Sebastián / Donostia
  • Ikaztegietako Herri Eskola, Ikaztegieta
  • zuhaizti Eskola e Instituto Manteo, San Sebastián / Donostia
  • La Anunciata Ikastetxea, San Sebastián / Donostia
  • Aldapeta Maria Ikastetxea, San Sebastián / Donostia
  • Centro de Formación Mendibil, Irún
  • IES Eguzkitza BHI, Irún
  • CPFPB SUustaker OLHIP, San Sebastián / Donostia
  • Salbatore Mitxelena ikastola, Zarauz
  • Orereta Ikastola, Rentería
  • Egape Ikastola, Urnieta
  • IES Olazabal BHI, Legazpia
  • Zubiri Manteo, San Sebastián / Donostia
  • Arrateko Andramari, Eibar
  • Arizmendi ikastola – Almen gunea, Escoriaza
  • San Luis La Salle, San Sebastián / Donostia
  • Ibai Ikastola, San Sebastián / Donostia

ARABA / ÁLAVA (13)

  • Domus VI Gazalbide Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Domus VI Ariznabarra Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Afaraba, Vitoria-Gasteiz
  • Maskuribai Egoitza, Amurrio
  • Amurrioko Eguneko Arretarako Landa Zentroa, Amurrio
  • Iruña Okako Eguneko Arretarako Zentroa, Langraiz Oka
  • Oiongo Egoitza, Oion
  • Lakua Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Palacio de la Burullería Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Agure Ricallor Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Agure Zabalgana Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Agure Salburua Egoitza, Vitoria-Gasteiz
  • Agure Arkaiate Egoitza, Vitoria-Gasteiz

BIZKAIA (20)

  • Torrezuri Egoitza, Gernika
  • Argaluza Larrabasterra Egoitza, Sopelana
  • Colisée Larrauri, Mungia
  • Fundadora Siervas de Jesús Egoitza, Bilbao
  • Caser Residencial Txurdinaga, Bilbao
  • Trapagan Eguneko Arretarako Zentroa, Trapagaran
  • Otxartaga Egoitza, Ortuella
  • Gazteluondo Egoitza eta Eguneko Arretarako Zentroa, Bilbao
  • Colisee Barrika, Barrika
  • Sancti Spiritus Egoitza, Bermeo
  • GSR Markina, Markina
  • Bizigura Eguneko Arretarako Zentroa, Gallarta
  • San Andrés Galdácano Egoitza, Galdácano
  • Santa Casa de la Misericordia Bilbao, Bilbao
  • Sanitas Barakaldo Egoitza, Barakaldo
  • Astrabudua Egoitza, Erandio
  • Begoñako Egoitza, Bilbao
  • Lezeaga Egoitza, Bilbao
  • GSR Oizpe, Munitibar
  • Getxoko Egoitza Munizipala, Getxo

GIPUZKOA (18)

  • San Martin Egoitza, Oñati
  • DomusVi | Villa Sacramento, Donostia/San Sebastián
  • Ikaztgieta Eguneko Arretarako Zentroa, Ikaztegieta
  • San José de la Montaña Egoitza, Donostia/San Sebastián
  • DomusVi | Berra, Donostia/San Sebastián
  • Iturbide Egoitza, Arrasate
  • Caser Betherram, Irún
  • Caser residencial Anaka, Irún
  • San Ignacio Egoitza / Hermano Gárate, Donostia/San Sebastián
  • Santa Ana Egoitza, Zarauz
  • Errenteriako Jesusen Bihotza, Rentería
  • Lezo Eguneko Arretarako Zentroa, Lezo
  • Legazpi Egoitza, Legazpia
  • Nuestra Señora de las Mercedes Eguneko Arretarako Zentroa, Donostia/San Sebastián
  • San andrés Kabia Eibar, Eibar
  • José Arana Egoitza, Escoriaza, Escoriaza
  • Meazti Egoitza, Legazpia
  • Biharko Gipuzkoa – Berio Egoitza Zentroa, Berio