Zuen 15 eta 25 urte bitarteko seme-alabek parte hartu dezakete eta esperientzia paregabe bat irabazi 

Zuen 15 eta 25 urte bitarteko seme-alabek parte hartu dezakete eta esperientzia paregabe bat irabazi 

15 eta 25 urte bitarteko seme-alabak badituzue, Basquetour eta Euskadiko Turismo Behatokiarekin batera bultzatutako ekimen hau helaraztera animatzen zaituztegu.

Inkesta honen bidez, gazteek aisialdia eta turismoa nola bizi duten hobeto ezagutu nahi da: zer gustatzen zaien egitea, nola pasatzen duten denbora librea eta zein plan interesatzen zaizkien. Jasotako erantzunek gazteei zuzendutako eskaintza hobetzen lagunduko dute.

Gainera, parte hartzeagatik, bost lagunentzako turismo aktiboko esperientzia baten zozketan sartuko dira, eta AKTIBAko jardueren artean aukeratu ahal izango dute: parapentea, surfa, tirolinak, snorkela… eta beste asko! Plan bikaina kuadrillarekin edo familiarekin gozatzeko.

Garrantzitsua: inkesta bete ondoren, zozketaren estekara ere sartu eta datuak bete beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

Epea: maiatzaren 15era arte

basquetour logo