Gipuzkoako Batzar Nagusiek OHZren hobariaren arauketa berria onartu dute, kide ugariko familiei, gurasobakarrei eta genero-indarkeriaren biktimei % 90era bitarteko deskontuak aplikatzea ahalbidetzen duena. Baina horretarako baldintzetako bat da etxebizitzaren katastro-balioa gehienez 300.000 €-koa izatea, eta udalek muga txikiagoa ere ezarri ahal izango dute.
Hirukiden, ondo deritzogu OHZren hobaria beste familia-errealitate batzuetara hedatu ahal izateari. Baina jakin nahi dugu muga berriak zer eragin izan dezakeen kide ugariko familiengan, beren osaeragatik normalean etxebizitza handiagoak behar izaten dituztelako; beraz, irizpide ekonomikoak badaude, errealistak izan behar dira, familiako kideen kopurua modu progresiboan kontuan hartuta.
Horregatik, Gipuzkoako familiei formulario labur hau bete dezazuela eskatu nahi dizuegu, jakiteko orain arte hobariaren onuradun izan zareten, ezin izan duzuen diru-sarrerak gainditzeagatik, katastro-balioagatik, alokairuan egoteagatik edo beste arrazoi batzuengatik, eta, batik bat, muga berriak eragin ote diezazuekeen.
Zuen etxebizitzaren katastro-balioa aldez aurretik kontsulta dezakezue:
Posta-helbidearen bidez: HEMEN
Katastro-erreferentziaren bidez: HEMEN
[BETE FORMULARIOA]
Jasotzen ditugun erantzunak aztertutakoan, hobeto baloratu ahal izango dugu neurriaren irismena eta, ondorioz, erakunde eskudunei Gipuzkoako kide ugariko familiengan izan dezakeen eragina jakinarazi ahal izango diegu, hala badagokio katastro-balioa zuzendu eta kide-kopuruaren arabera heda dezaten.
