Eusko Jaurlaritzak 14 urtera bitarteko adingabeen zaintzaileen kontratazioa modu iraunkorrean diruz laguntzea eta laguntza hauekin lotutako araudi guztiak bateratzea onartu du; bai 0-3 urte bitarteko haurren zaintzaileentzat zeudenak bai pandemian 3 eta 14 urte bitarteko adingabeak zaintzeko gaitutakoak, joan den ikasturtean 2021eko ekainaren 30era arte eskatu ahal izan zirenak.
Orain, dekretu berriak aurreko biak bateratu, eta 0-14 urte bitarteko adingabeak zaintzeko etxeko langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz lagunduko du. Laguntza berria, urriaren 1etik eska daitekeena, 2021eko uztailaren 1etik aplikatzen da; beraz, atzeraeraginez eska daiteke. 2021eko kotizazioak 2022ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, eta 2022ko urtarriletik aurrerakoak, berriz, kotizazio bakoitza ordaindu zenetik urtebete igaro baino lehen.
Laguntza ekonomikoen eskabideak elektronikoki edo aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zuzenean zerbitzuak dituen bulegoetan.
Eskabide-orria eta hori aurkezteko jarraibideak ESTEKA HONETAN daude. (Gogorarazten dizuegu hau egiteko EPEA ZABALIK DAGOELA URRIAREN 1etik).
Kide ugariko familiak gurasoetako batek bere lan-sektorean % 50eko edo gutxiagoko lanaldi-murrizketa edo kontratazio partziala izatea onartuta dagoen kolektiboaren barruan gaude. Halaber, laguntza hau seme-alabak eta mendekotasuna duten senideak zaintzeko eszedentziekin eta lanaldi-murrizketekin batera dezakegu. Laguntzaren zenbatekoa eskatzaileen familia-errenta estandarizatuaren araberakoa izango da: 20.000 €-koa edo gutxiagokoa bada, kotizazioen % 100 lagunduko da diruz; 20.000 eta 50.000 € bitartekoa bada, % 75; eta 50.000 €-tik gorakoa bada, % 25.
Gobernu Zentrala
Gobernu Zentralak kide ugariko familiok Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetan dugun % 45eko hobaria kenduko du, seme-alabak zaintzeko etxeko langileen kontratazio berrietarako. 2023ko apirilaren 1etik aurrera, Etxeko Langileei buruzko Errege Dekretu berriaren arabera, hobaria enplegatzailearen familia- edo bizikidetza-unitatearen ondarearekin eta/edo errentarekin lotutako eskakizunak betetzearen mende egongo da, araudiak ezarritako baldintzak kontuan hartuta. Kide ugariko familien erakundeok gure desadostasuna adierazi dugu, eta baldintza horiek zehazteko zain gaude.