Zaintzaileak kontratatzeagatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetako hobaria

Zaintzaileak kontratatzeagatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetako hobaria

Familia ugarientzako % 45eko hobariari eutsi zaio 2024ko apirilera arte

Berretsi digutenez, etxeko zerbitzua kontratatzen duten kide ugariko familiek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetan jasotzen duten % 45eko hobariak erregelamendua garatu arte jarraituko du indarrean, edo, hala badagokio, 2024ko apirilaren 1era arte, eta atzeraeraginezko izaeraz aplikatuko da 2023ko apirilaren 1etik, hau da, 2022ko iraileko Lege Dekretuaren arabera eten zenetik.

Errege Dekretuak hobariak 2023ko apirila baino lehen erregelamendu bidez ezarri beharreko baldintzen mende jartzeko asmoa zekarren, eta orain epe hori aurreikusitako erregelamendua garatu bitartean luzatu da, edo, nolanahi ere, 2024ko apirilaren 1era arte. Beraz, hasieran kontrakoa jakinarazi baziguten ere, azkenean hobaria data horretara arte aplikatzen ari da.

Hobaria eskatzeko, eskaera berri bat egin HEMEN (Gizarte Segurantza Diruzaintza web-gunean).