Udazkeneko familia-planak

Udazkeneko familia-planak

Udazken betean, gure mendi, haran eta basoak dotore-dotore janzten dira guri ongietorria egiteko. Garai aproposa da familia-plan bat antolatzeko, hala naturaz gozatzeko nola abenturak bizi izateko edo ikasteko jardueretan parte hartzeko. Gipuzkoako barrualdean, Debagoiena eskualdeak hainbat aukera eskaintzen digu urtaro berezi baino bereziago honetaz denok elkarrekin gozatzeko.

parketxearenaltxorrarenbila

Arantzazuko Santutegia hasiera aparta da, bere balio kultural eta arkitektonikoagatik ez ezik (badaude familiei egokitutako bisita gidatuak), Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarrera izateagatik ere. Bisita gidatuek eta Urbia eta Aizkorriranzko bidezidorrek bertako faunaz eta floraz gozatzeko parada paregabea eskaintzen digute, eta Parketxeko erakusketek beren interakzio interesgarriekin bisita aberasten dute.

Arrikrutzeko kobetako EspeleoTxiki jarduera oso zirraragarria da haurrentzat. Plan ezin hobea da formazio naturalak ezagut ditzaten eta natura betean abentura txiki bat bizi dezaten.

parketxekomaketa.jpg

Eta, osagarri gisa, Oñatiko Txokolateixiak atsedenaldi goxo eta kulturala hartzen lagunduko digu. Txokolateak eskualde horretan bizi izandako historia ezagutzeak are gogoangarriagoa bihurtuko du txangoa.

Azkenik, Leintz Gatzagako Gatz Museoak aparteko dimentsioa emango dio ibilaldiari, bereziki jarduera desberdinak eta esanguratsuak egin nahi izaten dituzten familienari; izan ere, eskualdean gatza eskuratzeko jardunaren historia modu hezigarri eta entretenigarrian ezagutarazten da. Udazkenaz familian gozatzeko plan biribila! Non eta Gipuzkoako paraje eta tradizioen artean!

basquetour logo