Eguna hasteko, pasiera egin dezakezue urtegiko bide berdetik, oinez edo bizikletaz; erabat egokituta dago eta ez du batere zailtasunik. Zerbait lasaiagoa nahiago baduzue, bainu-eremu zabalak daude, hala nola Landa edo Garaio, sorosleek zainduak, igeri egiteko, jolasteko eta belarretan atseden hartzeko. Gainera, merenderoak, komunak, itzalguneak eta jolasetarako edo piknikerako gune ugari daude.
Lekua: Uribarri Ganboako urtegia (Araba)
Ordutegia: bainu-eremu zainduak, egunero, ekainaren erdialdetik irailera arte (11:00etatik 20:00etara)Informazio gehiago, HEMEN
