Gasteizko Erdi Aroko azoka

Gasteizko Erdi Aroko azoka

Gasteizen izaten den eskaintza kultural jendetsuenetariko bat da Erdi Aroko azoka. Erdi Aroko hiriguneko kaleak eta plazak eraldatzen dira, gure hiria iparraren eta hegoaren arteko bidegurutzea izan zen garaira itzultzen da iraileko laugarren asteburuan zehar.

Errementariak, arotzak, urreginak, beiragileak eta abar Erdi Aroko hirigunera itzultzen dira, garai hartako eskulangileen jakinduriaz gozatu ahal izan dezagun.

Malabaristek, juglareek, saltokariek eta beste ikuskizun batzuek azokaren bizitza gogorazten dute eta, antzina bezala, kultura kristaua, arabiarra eta judua bizikide izaten dira.

Lekua: Vitoria-Gasteiz
Datak: irailaren 29tik urriaren 1era

Informazio gehiago eta programa: hemen