Magialdia 2026

Irailaren 14tik 20ra bitartean Magialdiaren 38. Edizioa iritsiko da Gasteizera. Hainbat herrialdetako 30 ilusionista baino gehiago biltzen dituen Nazioarteko Magia Jaialdia.

Aste osoan zehar, familian gozatzeko proposamenak izango dira hiriko hainbat gunetan: haurrentzako tailerrak, Erdi Aroko Hirigunetik Hurbileko Magia, erakusleiho magikoak eta publiko guztiarentzako ikuskizunak.

Familiei bereziki zuzendutako jardueren artean, Familia Gala (5 €-ko sarrerekin) eta doako sarrera duen “Familia osoarentzako magia” ikuskizuna nabarmentzen dira.

Datak: irailaren 14tik 20ra
Informazio gehiago: HEMEN