‘Eszena kalera’ – 34 ikuskizun Bilboko auzo desberdinetan

‘Eszena kalera’ – 34 ikuskizun Bilboko auzo desberdinetan

Bilboko Udalak irailean jarriko du abian “ESZENA KALERA” programa, Bilboko zortzi barrutietako auzoetan proposamenak eginez.

Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena da, eta urtero hiriko plaza eta kale askotara eramaten ditu arte eszenikoak. “Eszena Kalera” 2023 hilabete osoan zehar garatuko da, irailaren 1etik 30era bitartean, hainbat diziplinatako ikuskizunekin, hala nola, zirkua, dantza, folklorea, pailazoak, haurrentzako dantzaldiak edo kale antzerkia.

Lekua: Bilbo
Data: irailaren 1etik 30era

Informazio gehiago eta programa: hemen