FAMILIAN EGITEKO BI PLAN BIKAIN!

FAMILIAN EGITEKO BI PLAN BIKAIN!

LA ARBOLEDAKO PUTZUAK

Europako burdin meategi nagusien alderdirik interesgarrienak erakutsiko dituen ibilaldia.

Ibilbidean zehar meatze-ustiapenaren ondorioz gertatutako aldaketa sakonak ulertuko ditugu. Era berean, giza jarduera horrek ingurumenean, gizartean eta ekonomian zituen ondorioak azalduko dira. Mineralak, meatze-hondarrak, natura eta abar, ingurune paregabe batean.

Data: azaroak 25, larunbata
Iraupena: 3 ordu
Adina: 8 urtetik aurrera
Prezioa: doan

Informazio guztia eta izen-ematea: hemen

MEATZALDEAKO GEODIBERTSITATEA

Meatze-mendien geologian zehar ibilaldi bat. Harriak, mineralak eta fosilak, balio natural garrantzitsuak dituen paisaia batean.

Bizkaiko Meatzaldea altxor geologiko ikaragarria da, erromatarrak ere horren jakitun baitziren. Burdina oso garrantzitsua izan da aspaldidanik; gainera, lau mineral mota desberdin ateratzen ziren. Baina hori ez da balio geologiko bakarra, ez horixe, mendi hauetan itsas izakien fosilak aurki baitaitezke… nola da posible hori? Jesús Mari Esteban geologoak geologiak planetako bizitzarako oinarri gisa duen garrantzia erakutsiko digu.

Lekua: Peñas Negras
Data: azaroak 26, igandea
Iraupena: 4 ordu
Adina: Familiak (8 urtetik aurrera)
Prezioa: doan
Ordua: 10:00-14:00

Informazio guztia eta izen-ematea: hemen