Abuztuaren 4tik 9ra, Vitoria-Gasteiz musikaz, kolorez eta jai-giroz beteko da Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzeko. Familian gozatzeko eta adin guztietarako pentsatutako jardueren artean hiria ezagutzeko momentu berezia da.
Egun horietan, erraldoiak, buruhandiak, Gargantua, antzerkiak, kontzertuak, su artifizialak, Farolen Prozesio tradizionala, zezen-suzkoa, barrakak eta blusa eta neska kuadrillek antolatutako haurrentzako jarduera ugari izango dira.
Gainera, abuztuaren 7an, haurrak izango dira protagonista Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Familiek gehien espero duten egunetako bat da, txikienekin jaiak gozatzeko.
Hiriko jai-giroaz gozatzeko aukera paregabea!Datak: abuztuaren 4tik 9ra
Informazio gehiago: HEMEN.
