Lan-eskaintza Hirukiden

Lan-eskaintza Hirukiden

Community Manager eta Barne-Komunikazioko Arduraduna

Hirukiden, bete gabeko lanpostu bat dugu elkartearen sare sozialez eta barne-komunikazioaz arduratzeko. Lanaldi osoko lanpostua da, Gasteizen bete beharrekoa.

Nahitaezkoa da Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak izatea, bai eta lana euskaraz zein gaztelaniaz (ele bitan) garatzeko gaitasuna ere.

Beharrezkoa da:

  • Gutxienez 2 urteko aurretiko eskarmentua.
  • Komunikazio- eta diseinu-tresnen, social media-ren eta, oro har, ofimatikaren ezagutza- eta erabilera-maila aurreratua (Canva, Google (inprimakiak, Drive,…), WordPress, Indesign…).
  • Sare sozialetan (IG/FB/X/Linkedin) community manager gisa egin beharreko eginkizunen ezagutza eta erabilera.
  • Idazmen eta ortografia ona, laburtzeko gaitasuna eta analitikoa.
  • Konpromisoa eta sentsibilitatea erakundearen misioarekiko, ikuspegiarekiko eta balioekiko.
  • Sormena eta diseinatzeko zaletasuna.

Interesdunek helbide honetara bidali behar dute beren curriculuma: seleccionpersonalfn@gmail.com