Hobariak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan

Hobariak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren barruan dauden kide ugariko familiok kontsumoaren gaineko hobaria jaso dezakezue, zuen kontsumoa 25 m2-tik gorakoa bada. Eta 2024. urteaz geroztik bonu sozial elektrikoa baliatzen ari zareten familiok hobari hauen artean aukeratu ahal izango duzue: uraren kontsumoaren gaineko hobari hori ala saneamendu-tasaren gaineko hobari berria, kontsumoengatik % 80 aplikatuko dizuena.

Bien onuradun izanez gero, bi hobarietatik zeinek konpentsatzen zaituen gehien baloratu beharko duzue. Baina, komunitateko gastuen bidez hornidura ordaintzen duzuen familiek ezin duzue hobaririk jaso. Hori partzuergoari jakinarazi diogu, etorkizunean kontuan har dezaten.

GARRANTZITSUA

Bonu sozial elektrikoa duzuen familiok hobari bat ala bestea aukeratu ahal izango duzue (ez biak).

Familia bakoitzak zein zaion onuragarriena aztertu beharko du. Oro har, esan daiteke kide gehiagoko familientzat (5 seme-alaba edo gehiago, gutxi gorabehera) lehen kontsumo-tarteko fakturazioa dela onena, haien ur-kontsumoaren arabera, eta kide gutxiagoko familientzat, berriz, bestea.

OHIKO GALDERAK

Informazio gehiago: hemen