Joan den irailaren 30ean amaitu zen gure Argazki Lehiaketaren 10. edizioa, “Zoriona nire familian” lelopean. Oraingoan, 140 argazki baino gehiago jaso ditugu, gure familien poztasuna, batasuna eta unerik berezienak erakusten dituztenak.
Goyena Preciado familiak irabazi du lehen saria, Azulmarinorekin bidaia batez gozatzeko 300 €-ko txartela. Gainera, parte hartu duten familia guztiek Forum Sporten 10 €-ko txartel bana jaso dute, ohiko deskontuarekin batera erabil daitekeena.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu edizio honetan parte hartu duzuen familia guztioi eta erakunde laguntzaileei, alegia, Azulmarinori eta Forum Sporti. Aurten ere, argazki-lehiaketa hau gure familia-bizitzako onena elkarri erakusteko eta zuon argazkiak gure aldizkarietarako edo beste publizitate-euskarri batzuetarako erabili ahal izateko hitzordu atsegingarria izan da.



