Hirukideren Denboraren Bankua!

Hirukideren Denboraren Bankua!

Gero eta gehiago dira elkarri laguntzeko elkartasun-sare honetara batu direnak. Batez ere zenbait familiak laguntza handia behar dutela ikusi dugu, beren egoera dela eta: autismoa, ADHN, bikiak edo seme-alaba gehiago erditzea, gaixotasun arraroak, dibortzioak edo dolu-prozesuak…

Horrelako egoeraren batean bazaude, anima zaitez komunitate honetan parte hartzera, elkar lagundu, entzun eta zainduko dugu eta! Une zailetan elkarri lagundu nahi dioten familien arteko laguntza-sarea.

Denboraren Bankua, laguntza jasotzeko lekua izateaz gain, antzeko esperientziak bizi izan dituzten beste familia batzuekin norberaren bizipenez hitz egiteko eta aholkuak eman edo jasotzeko gunea da.  Konfiantzazko eta enpatiazko gunea, non keinu bakoitza garrantzitsua den eta gure komunitatea sendotzen laguntzen duen. Hirukideko kidea bazara eta bat egin nahi baduzu, dela zure denbora eskaintzeko, dela laguntza eskatzeko edo zure esperientzia ezagutarazteko, zatoz Denboraren Bankura!

Galdetegi labur bat bete behar duzu, besterik ez, HEMEN.