Aurten berriki egindako Zerga-erreformak Ondare Eskualdaketen gaineko Zergaren eta ekintza juridiko dokumentatuetan tratamenduaren harmonizazioa ekarri du berekin, Euskadiko hiru lurralde historikoetan, eta horrek hobekuntza dakarkie bigarren eskuko etxebizitza bat erosten duten kide ugariko familiei.
Aurrerantzean:
- Bigarren eskuko etxebizitza bat erosten den bakoitzean zerga-tasaren murrizketa aplikatu ahal izango da, eta ez behin bakarrik, Bizkaian eta Gipuzkoan orain arte gertatzen zen bezala.
- Hiru lurraldeetan, Arabak dagoeneko aplikatzen duen irizpidea ere bateratu da. Hala, murrizketaz baliatu ahal izateko, udalerri berean ezin izango da beste etxebizitza baten % 25eko jabetza baino handiagoa eduki.
- Gainera, berritasun garrantzitsu gisa, udalerrian jabetzan edukitako etxebizitza bat saltzeko 2 urteko epea eman da, etxebizitza berria eskuratzeko unean salgai dagoenean.
