Aste honetan jarri da martxan Garraiorako Abonu Bakarra, Estatuaren titulartasuneko aldiriko eta distantzia ertaineko trenak eta eskualde arteko autobusak barne hartzen dituena. 30 egun naturalean mugarik gabe bidaiatzeko “txartel” bakarra da; horrela, maiz bidaiatzen duen erabiltzailearentzako kostua murriztu egiten da.
Bidaien tarifa laua bi modalitatetan sortu da: Abonu Bakarra, 60 €-koa, eta Gazteen Abonu Bakarra 26 urtera arteko pertsonentzat (2000ko urtarrilaren 1etik aurrera jaioak), 30 €-koa. Bi kasuetan, kide ugariko familiok legeak errepideko garraiorako ezarritako deskontua aplika dezakegu: % 20 kategoria orokorreko kide ugariko familientzat eta % 50 kategoria berezikoentzat, abonua erostean aplikatu beharrekoa.
Gazteentzako nahitaezko erregistroa
Gazteen Abonua eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik Ministerioaren webgunean erregistratzea (gutxienez 24 ordu lehenago), gazteentzako tarifarako eskubidea ematen duen adina egiaztatuz.
15 urtetik beherakoei dagokienez, doan bidaiatuko dute, 2025ean bezala, AN-26 eskuratzeko erregistratu ondoren.
Nola eskuratu eta erabili
Sistema berri hau ez da txartel fisiko bat, kode bat baizik, Abonua erostean eskuratzen den lokalizatzaile bat, abonua indarrean egon bitartean egiten diren ibilbideetan autobus- eta tren-txartelak 0 kostuan erosteko erabiltzekoa.
Renfen eta sisteman parte hartzen duten errepideko edozein garraio-operadoretan eros daiteke: Alsa, Monbus, Avanza…
Garraiorako Abonu Bakarrari buruko informazio guztia HEMEN
