Urtea ziztu bizian doa aurrera, eta Gabonak ate-joka ditugu. Abenduko zubia aukera ezin hobea da txapelak, abarkak eta mantalak armairutik ateratzeko edo Gabonetako Uda eta neguko oporren arteko erdibidean, udazkena bikain iristen da Euskadira, familian etenaldi txiki bat egiteko aproposa.
Asteburuko irteerek, deskonektatzeko eta xarmaz betetako txokoak ezagutzeko gonbita egiten dute, oso urrun joan beharrik gabe.
Presarik gabe bidaiatzea gustuko dutenentzat, Grand Tour Euskadi aukera bikaina da: etapa ezberdinez osatutako ibilbidea, lurraldea erraz eta eroso ezagutzeko aukera ematen duena. Baina leku bakar batean kokatu eta sakonki arakatzea bada plana, Enkarterri hasiera ezin hobea izan daiteke.
Bizkaiko eskualde hau benetako harribitxia da, oraindik askorentzat ezezaguna. Bere paisaiak, gastronomiak eta aisialdirako eskaintzak urteko edozein sasoirako ihesaldi ezin hobea bihurtzen dute.
Gainera, gustu guztietarako ostatuak ditu: Bizkar Bare-tik hasi, txoko, barbakoa eta familia bakoitzaren beharren arabera apartamentu mota ezberdinekin, eta Mendialai edo Pikatzaenea, lasaitasuna eta landa giroa bilatzen dutenentzat perfektuak.
Areitz Soroaaterpetxea ere nabarmentzekoa da, Galdamesen. Ostatuaz gain, familian ogia egitea bezalako tailer maitagarriak eskaintzen ditu. Txikiek —eta ez hain txikiek— ahaztuko ez duten esperientzia da.
Udazkena Enkarterrin ez da ulertzen Ekoetxea Meatzaldeabisita egin gabe; astebururo ingurumen eta familia jarduerez betetako agenda aurkezten du. Oso gertu, Museo Dolomitasfamilian‑trivial dibertigarri bat proposatzen du, ezagutza eta jolasa uztartuz; eta Enkarterrietako Museoak eskualdeko historia eta ondarea ezagutzera gonbidatzen du.
Eta ekintza pixka bat nahi izanez gero, ez da aukerarik falta: La Arena Surf Center, edo Bizkairoute ibilbide atseginak eskaintzen dituzte, etxeko txikiekin egiteko; Sopuerta Abenturaaire zabalean eta Bizkaia Park Abenturaparke estaliak adin guztientzako abenturak eskaintzen dituzte. Tirolinak, eskalada, jolasak eta familian gozatzeko pentsatutako zirkuituak daude.
Gainera, espazio horietako askok eguna elkarrekin bazkari edo askari batekin osatzeko aukera ematen dute, eguna ezin hobeto biribilduz.
Balmaseda hiribildua, 1199 tik Bizkaian izan zen lehena, eskubide propioak zituen lehen herrigunea izan zen. Hainbeste historiarekin, ezinbesteko geldialdia da, eta Alboanen eskutik bere iragana eta eguneroko bizitza ezagutzera gonbidatzen du.
Eta naturako dosirik gabe ihesaldi bat bururatzen ez zaienentzat, Karpin Fauna bere habitat naturalera itzuli ezin diren animaliak berreskuratzeko eta zaintzeko espazio bat eskaintzen du.
Enkarterri eta, oro har, Euskadi udazkenean funtsezkoarekin berriz konektatzeko aukera ematen dute: naturarekin, familiarekin, paisaia berriekin. Asteburu bat nahikoa da pilak kargatuta, irribarrea aurpegian eta familian benetako zerbait bizi izanaren sentsazioarekin itzultzeko.



