Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak direla-eta, Hirukidetik bilera-txanda bat egiten hasi gara alderdi politikoekin, eta datozen asteetan ere jarraituko dugu horiekin; bertatik bertara azaldu nahi dizkiegu zuen errealitatea, beharrak eta aldarrikapen nagusiak kide ugariko familiak zareten neurrian, baita oro har seme-alabak dituzten familienak ere.
Topaketa horietan, gure Familia Politikako Proposamenak ematen ari gatzaizkie, hauteskunde-programetan sartu eta datorren legegintzaldian garatu beharko lituzketen neurriak.
Hauek dira gure oinarrizko eskaerak:
- Familia-ikuspegia txertatzea politika publikoetan, seme-alaben kopurua eta familia-kargak kontuan hartuta.
- Kide Ugariko Familiak Babesteko Legea aldatzea, laugarren seme-alabatik aurrera kategoria berezia gehitzeko, eta tituluaren indarraldia eta aintzatespena hobetzeko.
- Familia bakoitzaren benetako ahalmen ekonomikoa aintzat hartzea, eta kontuan izatea zenbat lagun diren haietako bakoitzean laguntzak, prestazioak eta onura fiskalak eskuratzeko.
- Hazkuntzarako zuzeneko laguntzak eta kontziliazio-neurriak hobetzea, batez ere seme-alaba gehiago dituzten familientzat.
- Familiaren tamainaren araberako etxebizitza eskuratzea erraztea, kide ugariko familientzako berariazko neurriak hartuta.
- Garraioa, hornikuntzak eta mugikortasuna hobetzea, hobariak handituta, kide ugariko familiek zigorrik izan ez dezaten lagun gehiago izateagatik.
Gure helburua da familien premiek pisu handiagoa izan dezatela agenda politikoan, eta erabaki publikoek aintzat har ditzatela seme-alabak hazten eta hezten ari zaretenon ahalegina eta ekarpen soziala.
Bilera gehiago egingo ditugu partiduekin, jarrera independente eta alderdietatik apartekotik, eta guztien aurrean proposamen berberak defendatuko ditugu, zuen ahotsa helarazteko erabakiak hartzen diren tokietara.
