Familia-irteera goxo-goxoa

Familia-irteera goxo-goxoa

Joan den asteburuan, familia-irteera bikainaz gozatzeko aukera izan genuen, Aranburu gaztandegia eta Zeraingo Aizpeako meategiak bisitatuz. Eta, gainera, egun osoan eguraldi ona izan genuen lagun!

Bi taldetan banatuta, bata euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa, Aranburu gaztandegia bisitatu genuen, non ongi etorri lagunkoia egin eta Idiazabal gaztaren elaborazio-prozesu osoa erakutsi ziguten. Ardiak ikusi, nola zaintzen diren jakin eta esneak primerako gazta bihurtu arte egiten duen urrats bakoitza ezagutu genuen; horrez gain, haurrek mamia egin zuten. Eta, jakina, dastaketa ederra ere egin genuen, bai helduoi bai haurrei izugarri gustatu zitzaiguna.

Ondoren, Aizpeako meategietan eskualdeko meatzaritzaren historia ezagutu genuen. Oso bisita berezia izan zen, antzinako burdina-ustiategiko lana nolakoa zen naturaz inguratuta geundela eta familia osoaren arreta erakarri zuten azalpenak emanez ezagutarazi baitziguten.

Plan biribila izan zen, ikaskuntza, natura, tradizioa eta, batik bat, oso giro ona uztartuta. Eskerrik asko gurekin izan zineten familia guztioi posible egiteagatikFue un plan redondo, con aprendizaje, naturaleza, tradición y, sobre todo, muy buen ambiente. Gracias a todas las familias que nos acompañasteis por hacerlo posible.

WhatsApp Image 2025 04 01 at 08.38.21 1
WhatsApp Image 2025 04 01 at 08.37.47 1