EL DIARIO VASCO. Hirukidek, Kide Ugariko Familien Euskadiko Federazioak, zortzigarren biltzarra egin zuen atzo Donostian. Oraingoan, zibersegurtasuna eta sare sozialak izan ditu ardatz. Hizlarien artean zeuden Manuel Viota Ertzaintzako Delitu Informatikoen Ataleko burua. Bere iritziz, guraso eta seme-alaben arteko arrakala digitala kontuan hartuta, «gu geu pertsona gaiztoengandik babesteko hezi gintuzten irizpide berberekin» hezi behar ditugu gure seme-alabak.
Gaztelaniazko berri osoa webgunean