Emantzipa: 300 euro hilean gazteen emantzipaziorako

Emantzipa: 300 euro hilean gazteen emantzipaziorako

Joan den abenduaren 26an, Eusko Jaurlaritzak Emantzipa Programaren Dekretua onartu zuen, gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntzak arautzen dituena eta bi urtez hilean 300 euroko zuzeneko laguntza jasotzen duena emantzipazio-prozesua hasi duten edo hasiko duten 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.

Laguntza hau jasotzeko, otsailaren 20tik aurrera eskatu ahal izango dena, interesdunek 25 eta 29 urte bitartean izan beharko dute laguntza eskatzen duten unean. Gainera, eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez, EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon beharko dute, edo azken hamar urteetan hiru urtez jarraian EAEn erroldatuta egon direla egiaztatu.

Diru-sarrerei dagokienez, urtean 3.000 eurotik gorakoak eta 28.000 eurotik beherakoak izan beharko dituzte, edo 34.000 eurotik beherakoak, errenta-aitorpena ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin batera eginez gero. Eta ondasun, eskubide edo aktibo finantzarioei dagokienez, ezingo dira 75.000 eurotik gorakoak izan.

Azkenik, emantzipatu direla ohiko bizileku iraunkorra izango duten etxebizitza librearen errentamendu- edo salerosketa-kontratua aurkeztuz egiaztatu beharko dute. Babes publikoko etxebizitza alokairuan duten gazteek (Bizigune eta ASAP programak barne) ezingo dute laguntza hau jaso, ezta babes publikoko etxebizitza jabetzan dutenek ere, eta etxebizitzaz gozatzeak hilero dakarren gastu ekonomikoa ez denean egiaztagarria, ere ez.