Joan den larunbatean Hirukideren Familia Jardunaldi berri bat ospatu genuen Sobrón Aventuran, jardueraz beteta.
Iritsi bezain laster, familiak Hirukideko informazio-bulegora gerturatu ziren ongietorri packa hartzeko eta eguna energiaz hasteko. Arruabarrena, Pasquier, PepsiCo, Kaiku eta La Vitorianaren laguntzari esker, opilez, edariez, jogurtez eta ogiaz gozatu ahal izan zuten goiz osoan zehar.
Egunean zehar, txikiek eta helduek parkeak eskaintzen dituen jarduera ugarietan parte hartu zuten: kayak, paintball, arku-tiroa, itsasontziko paseoak, zaldi-bataioa, pista-jokoak, mendi-ibiliak eta abentura-zirkuituak, besteak beste. Gainera, igerilekua eguneko protagonista nagusietako bat izan zen, familiei bero handiko egun batean freskatzeko aukera emanez.
Eguerdian familien zozketa egin genuen, eta hainbat sari banatu genituen, hala nola Eroskiren eta Nekaturreko erosketa-txartelak, Aquariumerako sarrerak, Mater Museorako sarrerak eta bidaia-maletak, hainbat erakunderen lankidetzari esker.
Hirukidetik eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei parte hartzeagatik eta egun osoan zehar bizi izandako giro bikainagatik, bai eta topaketa hau ahalbidetu zuten erakunde babesleen eta laguntzaileen lankidetzagatik ere.
Hirukideren hurrengo jardueran laster elkar ikusiko dugula espero dugu!














