Gizarte Bonu Elektrikoa
Ohiko etxebizitzan Kontsumitzaile Txikientzako Borondatezko Prezioaren tarifa (PCP) 10 kW baino gutxiagoko potentzia kontratatua duen edozein pertsona fisikok eskuratu ahal izango du Bonu Soziala.
Gizarte Bonu Elektrikoa aplikatzeko, 3 kontsumitzaile-mota bereizten dira:
a) Zaurgarria (kide ugariko familiak, besteren artean)
b) Zaurgarri Larria (errenta-maila txikiko kide ugariko familiak, besteak beste)
c) Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dagoen Zaurgarri Larria
Bonu Termikoa
Bonu honen onuradunak dira, inolako izapiderik edo eskaerarik egin behar izan gabe, aurreko urteko abenduaren 31n Bonu Elektrikoaren onuradun izandakoak, bai eta egun hori baino lehen eskabide osoa aurkeztu eta, azkenean, aldeko ebazpena jaso zutenak ere.
Gizarte Bonu Elektrikoa
- Zaurgarria (fakturan jaso beharreko deskontua % 60tik % 65era hedatu da): Kide ugariko familiaren titulua izatea. Enpresa merkaturatzaileek lau hilabeteko epea izango dute, eta ez bi hilabetekoa, kontsumitzaile zaurgarriei argiaren hornidura eteteko, faktura ordaindu ez dutelako.
- Zaurgarri Larriak (fakturan jaso beharreko deskontua % 70etik % 80ra hedatu da). Errenta-maila IPREM (15.039,18 euro) bi aldiz baino txikiagoa duten kide ugariko familiak.
Enpresa merkaturatzaileek lau hilabeteko epea izango dute, eta ez bi hilabetekoa, kontsumitzaile zaurgarriei argiaren hornidura eteteko, faktura ordaindu ez dutelako.
- Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden Zaurgarri Larriak: Kontsumitzaile kalteberarentzat finkatutakoen % 50era iristen ez diren errentak dituzten bezeroak dira, gizarte-zerbitzuak artatzen ari direnak eta gizarte-zerbitzuek fakturaren zenbatekoaren % 50 gutxienez finantzatzen diotenak. Kontsumitzaile horiek ez dute elektrizitatea ordainduko, eta Gizarte Zerbitzuek % 50, merkaturatzaileak % 10 eta bonu sozialari berari dagokion deskontuaren % 70 finantzatuko diote.
Deskontu-ehunekoak gutxituz joango dira pixkanaka:
- 2024ko urria-abendua: % 57,5 eta % 72,5
- 2025eko urtarrila-martxoa: % 50 eta % 65
- 2025eko apirila-ekaina: % 42,5 eta % 57,5
- 2025eko uztaila: % 35 eta % 50
Enpresa merkaturatzaileek ezin izango diete hornidura kendu gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei.
Bonu Termikoa
2024. urteko zenbatekoa 2022koaren (35 eta 350 €) antzekoa izango da, familia bizi den zona klimatikoaren eta familiaren kalteberatasun-mailaren arabera. (Ezinbestekoa da gizarte-bonu elektrikoaren onuradun izatea aurreko urteko abenduaren 31n).
Gizarte Bonu Elektrikoa
Bonu Soziala aldez aurretik izapidetu duten bezeroen kasuan, indarrean dagoen araudiaren arabera, aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen ez badute Bonu Soziala baldintza berrietan aplikatzeko eskatu eta egun onuradunak badira, data horretatik aurrera sortzen den lehen fakturatik aurrera, edo hurrengotik aurrera, Bonu Soziala aplikatzeari utzi, eta argindar-hornidura KTBPren arabera fakturatuko da.
Bonu Soziala modu hauetakoren batean eska daiteke:
- Dagokion eskabidea beteta eta banatzailearen bulegoetan aurkeztuta; jasotzen duenean, erreferentziako merkaturatzaileari bidaliko dio (bulego-sarerik ez badute salbu).
- Dagokion eskabidea beteta eta eskaneatuta erreferentziako merkaturatzaileak bere webgunean eta fakturan ageri duen fax-zenbakira edo helbide elektronikora bidalita.
- Dagokion eskabidea beteta eta erreferentziako merkaturatzailearen bidez aurkeztuta (aukera hori ematen badute).
- Dagokion eskabidea beteta erreferentziako merkaturatzaileak bere webgunean ageri duen posta-helbidera bidalita.
* Kide ugariko familien kasuan, Bonu Soziala titulua iraungi arte egongo da indarrean.
Indarraldia amaitzear dagoenean, epemuga hori baino 15 egun baliodun lehenago, gutxienez, kontsumitzaileak berritzeko eskatu ahal izango du, eskaera egiteko aurreikusitako bideetako bat erabiliz. Nolanahi ere, kasu hauetan, erreferentziako merkaturatzaile elektrikoak gutuna bidaliko du Bonu Soziala iraungi aurretik.
Bonu Termikoa
Bonu honen onuradunak dira, inolako izapiderik edo eskaerarik egin behar izan gabe, aurreko urteko abenduaren 31n Argiaren Bonu Sozialaren onuradun izandakoak, bai eta egun hori baino lehen eskabide osoa aurkeztu eta, azkenean, aldeko ebazpena jaso zutenak ere.
Onuradun bakoitzari dagokion laguntza urtean behin ordainduko da, osorik, haren kontu korrontean, faktura elektrikoa helbideratuta duen horretan, hain zuzen ere.
Gizarte Bonu Elektrikoa
Hobaria eskuratzeko, kide ugariko familiak agiri hauek bete eta aurkeztu behar ditu:
- Eskabidea.
- Hornidura-puntuaren titularraren IFZren edo AIZren fotokopia, edo, hala badagokio, familiaunitateko kide guztienenak (familia-unitateko 14 urtetik beherako kideen IFZ edo IAZ ere aurkeztu behar da, baldin badute).
- Familia-unitateko kide guztien erroldatze-ziurtagiria, banakakoa edo baterakoa.
- Familia-liburuaren fotokopia edo, hala badagokio, familia-unitateko kide bakoitzaren Erregistro Zibileko banakako orriaren ziurtagiria.
- Kide ugariko familia: kide ugariko familiaren tituluaren fotokopia.
Bonu Termikoa 2020
Erreklamazioa kudeaketagatik baldin bada, hau da, kontua aldatu delako edo titularra aldatu delako, heriotzagatik, ZUZENEAN zerbitzura jo behar da (ORDUA AURREZ ESKATUTA, online edo 945 01 90 00 telefonora deituta):
Ordutegia 8:00etatik 19:30era da (abuztuan izan ezik, 8:00etatik 14:30era).
- Gasteiz: Ramiro de Maeztu, 10
- Bilbo: Kale Nagusia, 85
- Donostia: Andia, 13