Bizi-asegurua
Doan bazkide izateagatik
Hirukideko bazkide izateagatik doako bizi-asegurua duzue*. Elkarteak bizi-aseguru bat eskaintzen die guraso guztiei, zeinaren bidez 3.500 euroko estaldura izango duzuen, guraso bakoitzeko, AXA konpainiarekin zuen familia heriotza-arriskutik eta Erabateko Baliaezintasun Iraunkorretik babesteko (hobekuntza aurreikusten ez bada).
Zenduz gero, kapitalaren % 50 (1.750 €) aurreratzeko eska dezakezue, gutxieneko dokumentazioa aurkeztuta.
Gainera, baldintza bereziekin kapital handiagoak kontratatzeko aukera dago. Familia interesdunok doan dei dezakezue zenbaki honetara: 917 586 799.
*Eskaera egiteko gehieneko adina 65 urtekoa da.