“Bikain beka” Rural Kutxaren gizarte-ekintzak bultzatutako ekimena da, 2024/25 ikasturtean Batxilergoko eta Lanbide Heziketako erdi-mailako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe ofizial batean burutu eta gainditu dituzten gazteentzat.
Helburua da gazteen prestakuntza akademikoa sustatzea eta ikasketetan egiten duten ahalegina saritzea, haien etapa akademikoan lagunduz eta lortzen dituzten emaitza onak etorkizun profesionalerako zubi gisa sustatuz.
Hala, 100 €-ko laguntza emango da ikasleak 2024/25 ikasturtearen amaierako notetan lortutako bikain bakoitzeko, ikasleko hiru bikaineko mugarekin (gehienez 300 €-ko laguntza), betiere OINARRI hauetan zehaztutako baldintzak eta epeak betez gero.
