F+F kanpaina
Urrian, “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainarekin jarraituko dugu, Baserria Km0ren eskutik. Hala, kide ugariko beste familia bat bazkidetzea lortzen duzuen Hirukideko familiak Baserria Km0ren haragi-produktuen sei sortaren zozketan parte hartuko duzue; sorta horiek 42 €-ko balioa dute, alegia, Hirukideko urteko kuota beste.
Parte hartzeko, Hirukideko bazkide egiten den familiak horretara bultzatu duen familia bazkideko kideren baten izen-abizenak (edo familia hori identifikatu ahal izateko beste daturen bat) adierazi beharko ditu izena emateko fitxan. Izena emandako hurrenkerari zorrozki jarraituz, lehenengo sei familiek etxean jasoko duzue dagokizuen sorta.
*GARRANTZITSUA: behar bezala adierazi ezean, parte-hartzea EZ da baliozkoa izango eta EZIN izango da erreklamatu.

Nola emango dugu irabazleen berri?
Eskabideak jasotzen ditugunean eta datu guztiak zuzenak direla egiaztatzen dugunean, familiarekin harremanetan jarriko gara.
Gainera, gogorarazten dizuegu haien produktu guztietan % 10eko deskontua daukazuela, webgunean agertzen diren deskontu eta eskaintza guztiekin metatu daitekeena. Era berean, hilean produktu batean 3×2 promozioa duzue, baina kasu honetan ezin da metatu. HEMEN eskatu deskontu-kodea.
Eskerrik asko kolaborazioagatik:

Angulas Aguinagari eskerrak eman nahi dizkiogu uztailagatik eta abuztuagatik, F+F.

