Gure Argazki Lehiaketaren 10. edizioan parte hartzeko azken asteak. “Zoriontasuna nire familian” izenburupean, familia gozatzen edo zoriontsu irudikatzen duten hiru argazki bidali behar dizkiguzue gehienez, eta Azulmarino-ren 300 €-ko bonu bat irabazi ahal izango duzue. Gainera, lehengo 50 familiei Forum Sport-en 10 €-ko txartel bat emango zaizue, abuztuaren 15etik aurrera eskaintzen digun % 20ko deskontuarekin metatu daitekeena.
Irailaren 30era arte
Gogoan izan abian dugula gure Argazki Lehiaketaren 10. edizioa! “Zoriona nire familian” izenburupean, bidal iezaguzue zuen familiaren poza islatzen duen irudi bat eta Azulmarino –n erabiltzeko 300 €-ko txartel bat irabazi ahal izango duzue. Eta gainera, animatzen bazarete, FEFNren lehiaketa nazionalean ere parte har dezakezue.
Argazki irabazleak azulmarino-ren (Eroski bidaiak) 300 €-ko saria jasoko du, familiarekin bidaiatxo bat egin ahal izateko. Gainera, parte hartzen duzuen lehen 50 familiek Forum Sporteko 10 €-ko txartel bat jasoko duzue 40 €-tik gorako erosketetan baliatzeko.
Irailaren 30era arte parte har dezakezue, familia bakoitzak gehienez 3 argazki bidaliz, formatu digitalean (.jpg), koloretan edo zuri-beltzean eta gehienez 4 MBko tamainarekin argazkiko, hirukide@hirukide.com helbidera.
Lehiaketaren oinarriak: HEMEN
Gure esker ona bere laguntzagatik

FEFNren argazki-lehiaketa nazionala: “Une apartak, familia apartak”
Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak bere Argazki Lehiaketa Familiar Nazionalaren beste edizio bat antolatu du, kide ugariko familien errealitatea beren eguneroko bizimoduko edo une berezietako irudien bidez ikusarazteko.
Familia bazkide guztiek har dezakezue parte, uztailaren 15etik irailaren 15era gehienez 5 argazki bidaliz. Lehiaketak El Corte Inglésen laguntza du, eta hiru sari banatuko dira: 300 €-ko opari-txartel bat eta 150 €-ko bi.
Informazio gehiago eta Lehiaketaren Oinarriak, HEMEN.

