Boluntariotza eta lankidetza

Boluntariotza eta lankidetza

Zure seme-alabek uda desberdina bizitzea nahi?

Hiru lurraldeetako hainbat erakunderekin boluntariotza-programak lotzeko akordioak egin ditugu, zuen Hirugazte seme-alabek (programaren arabera, baliteke gutxieneko adina eskatzea) esperientzia paregabeak izan ditzaten boluntariotza-lanak eginez.

Boluntariotza Hasztenekin Bizkaian

Kirol egokituko / inklusiboko campusa
Haszten Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonentzako Kirol Egokitu eta Inklusiboko Elkartea da, Bizkaian dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea kirol eta jarduera fisiko inklusibo eta egokituaren bidez hobetzea helburu duen proiektua.

Datak: ekainaren 26tik uztailaren 28ra (asteka).
Ordutegia: 09:00 – 14:00
Lekuak:

  • Gobelako kiroldegia, Getxo.
  • Lasesarre kiroldegia, Barakaldo.
  • Bilbao Arena, Bilbao Basketekin batera Miribillan, Bilbon.

Izen-ematea: esteka

Boluntariotza Bilboko Down Sindrome Fundazioarekin

16 urtetik gorako boluntarioak (18 urtetik beherakoek gurasoek/tutoreek sinatutako baimena izan beharko dute)
Plaza-kopuru mugatua

Datak: ekainaren 26tik, astelehenetik, uztailaren 14ra, ostiralera (asteka).
Ordutegia: 09:00 – 16:30 (Hamaiketakoa/bazkaria eraman beharko dute)
(Astean behin, txangoa egingo dute 09:00etatik 18:00etara).
Lekua: Bilbo
Izen-ematea: esteka

Boluntariotza Talurrekin Gasteizen

Desgaitasuna duten pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko elkartea
Boluntariotza honen helburua da aisialdia eta denbora librea desgaitasun intelektuala duten pertsonen aberaste pertsonal, garapen eta gizarteratzerako tresna bihurtzea, Talurrek antolatutako jolas-, aisialdi- eta kirol-jardueretan lagunduz.

Datak: uztailaren 3tik, astelehenetik, 14ra, ostiralera (asteka).
Ordutegia: 10:00 – 14:00
Lekua: Gasteiz
Izen-ematea: esteka

18 urtetik gorakoentzat da.

Boluntariotza Kalapierekin Donostian

Hiriko Txirrindularien Elkartea
Boluntariotza honetan, bizikletaz ibiltzen irakasteko eta bizikleta-zirkulazioari buruzko ikastaroetako begirale-lanak egin ahal izango dira, txangoak antolatzen laguntzeaz gain. Ikastaroak eta txangoak maiatzaren 16tik urriaren 4ra bitartean izango dira.

18 urtetik gorakoentzat da, bizikletaren munduaren gaineko interesa dutenentzat, eta ez da ezagutza berezirik behar, nahikoa da bizikleta-erabiltzailea izatea.

DATAK:

Ekaina:
– Bizikletaz ibiltzen irakasteko ikastaroak: 13, 15, 20, 22
– Txangoa bizikletaz: 24

Uztaila:
– Txangoa bizikletaz: 30

Iraila:
– Bizikletaz ibiltzen irakasteko ikastaroak: 25, 27
– Txangoa bizikletaz: 23

Urria:
– Bizikletaz ibiltzen irakasteko ikastaroak: 2, 4

Ikastaroen ordutegiak:

  • Lehen txanda: 17:30 – 19:00
  • Bigarren txanda: 19:15 – 20:45

Lekua: Donostia

Izena emateko epea: maiatzaren 8an hasiko da

Izen-ematea: esteka

Boluntariotza Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren elkartean Donostian

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa
En este voluntariado se podrán desempeñar labores como monitor/a de cursos para enseñar a andar en bici y de circulación ciclista, además de colaborar en la organización de las salidas.  Los cursos y diferentes excursiones en bicicleta están programados desde el 16 de mayo hasta el 4 de octubre.

Datak: ekainaren 26tik uztailaren 7ra eta uztailaren 10etik uztailaren 21era
Horario: 9:30 – 13:30
Lugar: Donostia
Inscripción: enlace

Boluntariotza Fidiasekin, Integraziorako eta Pertsonen arteko Garapenerako Fundazioarekin

Fidias, Pertsonen Integraziorako eta Garapenerako Fundazioa
Boluntariotza honen helburua jarduera ludikoak egiten laguntzea da, hala nola tailer artistikoak, eskulanak, dantza, kirola, txangoak, etab.

1. Udalekuak

Datak: uztailaren 22tik uztailaren 29ra
(irteera eta itzulera Getxotik)
Lekua: Monasterio de la Canal, Kantabria
Izen-ematea: hemen

2. Udako kanpalekuak

Datak: uztailaren 31tik irailaren 1era
Ordutegia: 10:00 – 14:00
Lekua: Donostia
Izen-ematea: hemen