Martxoak 7, larunbata
Online hitzaldi honetan, hurrengo errenta-aitorpenean eta kontuan hartu beharreko beste zerga batzuetan eragingo diguten aldaketa fiskal nagusiak modu argi, hurbil eta praktikoan aztertuko ditugu.
Gainera, zalantzak argitzeko gune irekia izango da, ahal den neurrian. Zuen galderak aldez aurretik bidal diezazkigukezue, saioan bertan aztertu ahal izateko eta zuek bezalako familia askori interesatzen zaizkien gaiei ere heltzeko. Har ezazue parte!
- Data: martxoak 7, larunbata
- Ordua: 10:30 (1 h 30 min)
- Hizlaria: Mercedes Fernández, abokatua, fiskalista eta familia ugariaren ama.
- Online: ZOOM eta Youtube
- Ezinbestekoa izena ematea HEMEN

Hitzaldia zuzenean ere jarraitu ahal izango da Hirukideren YouTube kanalaren bidez (esteka)

