Metaikaskuntzari eta USE Gaztelaniari buruzko ikastaroak

Metaikaskuntzari eta USE Gaztelaniari buruzko ikastaroak

Pazko-astean, bi prestakuntza-ikastaro egingo ditugu online: bata Metaikaskuntzari eta bestea USErako Gaztelaniari buruzkoa.

USErako Gaztelania:

  • Ordutegia: 09:30-12:30
  • Plataforma: Zoom
  • Adinak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleak
  • Prezioa: 80 € bazkide ez direnak / 50 € bazkideak eta 40 € bigarren neba-arreba edo ondorengoak
  • Ikastaroaren egitura:
    • 1. eguna: iritzi-testua
    • 2. eguna: azalpen-testua
    • 3. eguna: literatura-testua
    • 4. eguna: errepasoa eta zalantzak

Metaikaskuntza

Online ikastaro berria DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat, non matematikak eta zientziak ikasteko tresna mentalak emango zaizkien, ikasteko eta problema matematikoak ebazteko orduan eraginkorrak izan daitezen.

Anima itzazue matematikak eta zientziak ikasteko beren sistema hobetu nahi duten zuen seme-alabak ikastaro honetan PARTE HARTZERA, haien emaitza akademikoak edozein izanda ere.  Online eta gaztelaniaz izango da, 4 egunez, apirilaren 2tik (asteartea) 5era (ostirala); ondoren, bi jarraipen-saio izango ditu.

Data eta ordutegia:
Apirilaren 2tik, asteartetik, 5era, ostiralera (Pazko-astea).

  • 10:00etatik 11:30era. Junior taldea (DBHko 3. eta 4. mailak)
  • 12:00etatik 13:30era. Senior taldea (BATXILERGOko 1. eta 2. mailak)

Apirilaren 5ean, ostiralean, 16:00etatik 17:00etara, gurasoentzako azalpen-saioa.

Jarraipen-saioak:
– Senior taldea: apirilaren 26an eta maiatzaren 17an (larunbatak), 12:00etatik 14:00etara*.
– Junior taldea: apirilaren 19an eta maiatzaren 4an (larunbatak), 12:00etatik 14:00etara*.

*Gutxi gorabeherako iraupena, ikasleen beharren arabera.

Prezioa:
50 € pertsonako Hirukideko bazkideentzat (jatorrizko prezioa 80 € pertsonako). Gainera, bigarren neba-arrebak % 20ko deskontua izango du, 40 € ordainduta.

Izena emateko epea:
Ikastaroan izena emateko azken eguna martxoaren 27a (asteazkena) da, 14:00ak baino lehen.
Zuen seme-alabek matematikak eta zientziak eraginkortasunez ikastea nahi baduzue, INPRIMAKI HAU BETE BEHAR DUZUE