Familian jokatzeko Kahoot partida

Familian jokatzeko Kahoot partida

Igandea, azaroak 26. 

Parte hartu nahi duzuen Hirukideko familia guztiok beste Kahoot-partida bat jokatzeko aukera duzue, izena eman besterik ez duzue egin behar. Azaroaren 26an izango da, igandean, 18:30ean, ZOOMen bitartez. Gogoratu partaide-kopurua mugatua dela…

Aurreko saioetan bezala, bi partida jokatuko dira aldi berean, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, eta bietan 40 galdera inguru izango dira (oraingo honetan batzuk Euskadiko geografiari buruz); familia parte-hartzaile bakoitzak aldez aurretik aukeratu beharko du zein hizkuntzatan jokatu nahi duen. Oraingoan ere, sariak egongo dira hizkuntza bakoitzean lehen eta bigarren postuan geratzen diren familientzako:

  • 1GO SARIA: 150 euroko ostatu-bonua Nekaturren.
  • 2. SARIA: Baserria Km0-ren haragi-sorta.
  • 3. SARIA: Hirukideko merchandising produktuen sorta bat.

Parte-hartzaile guztien artean “Viva el Circo” zirkura joateko sarrera familiar bat zozkatuko da, Gasteizen, Donostian edo Barakaldon egingo dituzten ekitaldietarako.

Parte hartzeko eta Kahooten eta Zoomen sartzeko kodea jasotzeko, beharrezkoa da esteka honen bidez izena emateaHorretarako azken eguna otsailaren 24a, ostirala, izango da, 13:00etan.

Jokatu ahal izateko, ordenagailu edo tableta bat beharko duzue, Zoom bidez galderak ikusteko, baita beste gailu bat ere (sakelako telefonoa, esaterako), non aldez aurretik aplikazioa deskargatuta izan beharko duzuen, galderei erantzuteko. Partida bakoitzak ordubete inguru iraungo du.

Kahoot TRIVIAL erako online jokoa da: galdera irekiak eginda, asmatutakoak eta erantzuteko abiadura puntuatzen dira.

Eskerrik asko kolaboratzaileei:

realizadas1 1
realizadas2 2