Ikasteko Teknikei buruzko beste ikastaro bat

Ikasteko Teknikei buruzko beste ikastaro bat

Irailaren 1etik 4ra antolaketa eta ikasketa teknikei buruzko ikastaro berri bat antolatu dugu, ikasturte berriari behar bezala ekiteko.
Hona hemen ikastaroari buruzko alderdi garrantzitsu batzuk:

Adinak:

Junior taldea (Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 2. mailara).
Senior taldea (DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara).

Ordutegia:

Junior taldea, 09:00etatik 11:30era (2 bloke egingo dira, 10 minutuko atsedenaldiarekin).
Senior taldea 11:45etik 14:30era (2 bloke egingo dira, 10 minutuko atsedenaldiarekin).

Prezioa:

50 €pertsonako* Hirukideko bazkideentzat (jatorrizko prezioa 80 €pertsonako). Gainera, bigarren anai-arrebak eta hurrengoek % 20ko deskontua izango dute, 40 €/ pertsonako ordainduta.

* (Ikastaroko parte-hartzaileek, ikastaroaren ordainketa egiaztatuz Rural Kutxako bezero badira edo egiten badira, 50 €-ko errenboltsoa jasoko dute beren kontuan).

Gutxieneko taldea:

10 pertsona ikastaroa eman ahal izateko, gutxieneko taldera iristen ez bagara, zuekin harremanetan jarriko gara horrek prezioan izango lukeen aldaketa jakinarazteko.