Ikasteko Teknikei buruzko beste ikastaro bat

Ikasteko Teknikei buruzko beste ikastaro bat

Apirilaren 7tik 11ra

Datorren Aste Santu honetan “Ikaskuntza Teknikak” ikastaroa eskainiko dugu berriro Hirukideko bazkideentzat, zehazki Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleentzat. Online izango da, apirilaren 7tik (asteartea) 11ra (larunbata), euskaraz edo gaztelaniaz aukeran eta ikasmailaren arabera bi taldetan banatuta. Ikasketa-sistema hobetu nahi duen edozein ikasle animatzen dugu parte hartzera, emaitza akademikoak alde batera utzita. Plazak MUGATUAK dira.

INFORMAZIO GUZTIA:

Adina:
– Junior Taldea (6. LH eta 1go eta 2. DBH)
– Senior Taldea (3. eta 4. DBH eta Batxillergoa)

Data:
apirilaren 7, 8, 9, 10 eta 11.

Ordutegiak:
– Junior Taldea 09:00tik 11:00ra (10 minutuko atsedenaldia dituzten 2 bloke egingo dira).
– Senior Taldea 11:30etatik 14:00ra (10 minutuko atsedenaldia dituzten 2 bloke egingo dira).

Prezioa:
– 50 € pertsonako* Hirukideko bazkideentzat (jatorrizko prezioa 80 €/ pertsona). Gainera, bigarren anai-arrebak % 20ko deskontua izango du, pertsona bakoitzeko 40 € ordainduz.

* Ikastaroan parte hartzen dutenek, Rural Kutxaren bezero badira edo egiten badira, ikastaroaren ordainketa egiaztatuz, 50 €-ko itzulketa jasoko dute beren kontuan (urtean gehienez 2 ikastaro/jarduera diruz lagundu ahal izango dira).

Ikasle kopurua:
– Gutxienez 10 ikasle, kopurua ez bada betetzen deituko dizuegu eta ikusiko dugu prezioaren aldaketa.

Izena emateko epea:
– Ikastaroan izena emateko azken eguna ostirala, abenduaren 15ean, izango da. Plaza mugatuak.