Ikasketa Teknikei buruzko ikastaroa Aste Santuan

Ikasketa Teknikei buruzko ikastaroa Aste Santuan

Apirilaren 22tik 26ra

Aste Santurako “Antolakuntza eta Ikasketa Teknikak” ikastaro berri bat kudeatu dugu, Hirukideko bazkideei zuzendua, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara, ikasturte bakoitzeko bi taldetan. Online izango da, apirilaren 22tik (asteartea) 26ra (ostirala), euskara edo gaztelania aukeran. Ikasketa-sistema hobetu nahi duen edozein ikasle animatzen dugu parte hartzera, emaitza akademikoak alde batera utzita. Plazak MUGATUAK dira.

INFORMAZIO GUZTIA:

Irakasleak:
– Gaztelaniaz: Juan Alonso, ¿Sabes Estudiar? Institutuaren sortzaile eta zuzendaria. Gomendatzen dizuegu irakasleak berak ikastaroari buruz prestatu duen azalpena ikustea ESTEKA honetan.
– Euskaraz: Leire Carrillo, Lezkairu Educakoa, eskola-laguntzako eta prestakuntzako zentroa.

Adina:
– Junior Taldea (6. LH eta 1go eta 2. DBH)
– Senior Taldea (3. eta 4. DBH eta Batxillergoa)

Data:
Apirilaren 22tik 26ra.

Ordutegiak:
– Junior Taldea 09:00tik 11:00ra (10 minutuko atsedenaldia dituzten 2 bloke egingo dira).
– Senior Taldea 11:30etatik 14:00ra (10 minutuko atsedenaldia dituzten 2 bloke egingo dira).

Prezioa:
– 50 € pertsonako* Hirukideko bazkideentzat (jatorrizko prezioa 80 €/ pertsona). Gainera, bigarren anai-arrebak % 20ko deskontua izango du, pertsona bakoitzeko 40 € ordainduz.

* Ikastaroan parte hartzen dutenek, Rural Kutxaren bezero badira edo egiten badira, ikastaroaren ordainketa egiaztatuz, 50 €-ko itzulketa jasoko dute beren kontuan (urtean gehienez 2 ikastaro/jarduera diruz lagundu ahal izango dira).

Ikasle kopurua:
– Gutxienez 10 ikasle, kopurua ez bada betetzen deituko dizuegu eta ikusiko dugu prezioaren aldaketa.

IZENA EMAN HEMEN

Izena emateko epea:
– Ikastaroan izena emateko azken eguna ostirala, apirilaren 15ean, izango da. Plaza mugatuak.

Eskerrik asko laguntzagatik:

unnamed 2 1