Hobetu zure lan-bizitza DOAKO ikastaro honekin!

Hobetu zure lan-bizitza DOAKO ikastaro honekin!

Lan bila zabiltza? Hirukidek, Adeccorekin lankidetzan, hiru eguneko ikastaro presentziala eskaintzen dizu, “Hobetu zure lan-bizitza”, zure lan-ibilbidea eraldatzen laguntzeko diseinatua.

Ikastaro honek lan-merkatuan zeure burua nabarmentzeko eta bidea irekitzeko funtsezko estrategiak emango dizkizu. Enplegu-bilatzaileak ezin hobeto erabiltzen ikasiko duzu, bai eta enpresekin harremanetan sartzeko eta nahi duzun lana lortzeko tresna egokiak erabiltzen ere.

Noiz?
Bi deialdi izango dira apirilean, biak ere hiru egunekoak:

  • 1. deialdia: apirilak 4, 7 (10:00 – 13:00) eta 8 (10:00 – 12:00)
  • 2. deialdia: apirilak 9, 10 (10:00 – 13:00) eta 11 (10:00 – 12:00)

Non?

Adeccoren bulegoetan (Domingo Beltran de Otazu kalea, 1 Gasteiz).

Norentzat?
Beren lan-bizitza hobetu nahi duten 18 urtetik gorakoentzat. Plaza mugatuak!
Ez galdu zure lan-ibilbidean hurrengo urratsa egiteko aukera. Eman izena orain!