Otsailak 8, larunbata. HIRUGAZTE. Online hitzaldia.
Aurrezkiak administratzen hasi den seme-alabarik baduzue, hitzaldi hau baliagarria izan dakioke. Ekonomiari buruzko oinarrizko jakingarriak azalduko dira, ekonomia-kontuekin ohitzeko, bai terminoei bai funtzionamenduari dagokienez (errenta-aitorpena, etab.), baita ekonomikoki nola antolatu, eta diru-sarrerak modu logiko, eraginkor eta zentzuzkoan nola eskuratu edo kudeatu jakiteko.
Prestakuntza-saio hau lanean hasi diren edo independizatu nahi duten gazteentzat ez ezik, adin guztietako pertsonentzat ere baliagarria izan daiteke.
Data: otsailak 8, larunbata
Ordua: 10:30
Formatua: Zoom bidezko bideokonferentzia
Izen ematea HEMEN

