Urriaren 29an, osteguna, Lekeitiora joango gara gure bulego ibiltariarekin, herriko eta inguruko familia ugariengana hurbiltzeko.
Eusebio Erkiaga Kultur Etxean aurkituko gaituzue, Basterretxea aretoan (Resurrección M.ª de Azkue, 5), 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, non informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugun. Zalantzak argitzeko, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, berrikuntzak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko gunea izango da.
Beti bezala, bisita hauek aukera bikaina dira familia ugari gisa dituzuen eskubideen eta Hirukidek eskain diezazukegun guztiaren berri emateko. Oraindik elkarteko kide ez diren inguruko beste familia ugari batzuk gonbidatzera ere animatzen zaituztegu!
INPRIMAKI HAU betez, arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izango duzue.
(Ez da derrigorrezkoa; hurbiltzen zaizkizuen familia guztiak artatuko ditugu.)
LEKEITIO
Data: urriak 29, osteguna
Ordua: 09:30-14: 00 eta 15:00-18: 00
Lekua: Eusebio Erkiaga Kultur Etxea, Basterretxea aretoa (Resurreción Mª Azkue, 5)
