Maiatzaren 14an, osteguna, Basaurira joango gara gure bulego ibiltariarekin, udalerriko eta inguruko familia ugariengana hurbiltzeko.
San Jose Ikastetxeko liburutegian aurkituko gaituzue, 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Bertan, informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugu. Zalantzak argitzeko, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, berrikuntzak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko gunea izango da.
Beti esaten dizuegun bezala, bisita hauek aukera bikaina dira familia ugari gisa dituzuen eskubideei eta Hirukidek eskain diezazukegun guztiari buruz informatzeko. Eta oraindik elkarteko kide ez diren inguruko beste familia ugari batzuk gonbidatzera animatzen zaituztegu!
INPRIMAKI HAU betez, arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izango duzue.
(Ez da nahitaezkoa; hurbiltzen zareten familia guztiak artatuko zaituztegu).
BASAURI
Eguna: Maiatzaren 14an
Ordua: 09:30 – 14:00 eta 15:00 – 18:00
Lekua: San Jose ikastetxeko liburutegia (Nafarro kalea 18 -Basauri) KOKAPENA ALDATZEA: SAN JOSE IKASTETXEA (HAUR HEZKUNTZAKO ERAIKINA), Kareaga Goikoa kalea, 109 – beheko solairua.
