Hirukideren bulego ibiltaria Azkoitian

Hirukideren bulego ibiltaria Azkoitian

Azaroaren 11n, asteartea, Azkoitira joango gara gure bulego ibiltariarekin, herriko familia ugariengana hurbiltzeko.

Zubiaurre Elkargunean (Oteiza Aretoa) aurkituko gaituzue, 09:30etik 14:00era eta 15:00etatik 18:00etara, non informazio pertsonalizatuko gune bat prestatuko dugun. Zalantzak argitzeko, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, berrikuntzak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko eta zuen iradokizunak edo beharrak helarazteko gunea izango da.

Beti esaten dizuegun bezala, bisita hauek aukera bikaina dira familia ugari gisa dituzuen eskubideei eta Hirukidek eskain diezazukegun guztiari buruz informatzeko. Eta oraindik elkarteko kide ez diren inguruko beste familia ugari batzuk gonbidatzera animatzen zaituztegu!

INPRIMAKI HAU betez, arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko lehentasuna izango duzue.

(Ez da nahitaezkoa; hurbiltzen zareten familia guztiak artatuko zaituztegu).

AZKOITIA

Data: Azaroak 11, asteartea
Ordua: 09:30-14: 00 eta 15:00-18: 00
Lekua: Zubiaurre Elkargunea (Oteiza Aretoa). Aita Madinabeitia plaza