Hirukideren bulego ibiltaria Arrigorriagan

Hirukideren bulego ibiltaria Arrigorriagan

Datorren ostegunean, apirilaren 10ean, Arrigorriagan izango gara, gure bulego ibiltariarekin, udalerriko kide ugariko familia guztiak artatzeko.

Goiz osoan eta arratsaldean tarte batez, Kultur Etxean aurkituko gaituzue, informazio-gune pertsonalizatu batean, non zuen zalantzak argitu, Hirukideren zerbitzuak, laguntzak, nobedadeak eta jarduerak zuzenean ezagutu, eta iradokizunak edo beharrak jakinarazi ahal izango dizkiguzuen.

Beti esaten dizuegun bezala, halako bisitak dira unerik onena zuen kide ugariko familia-izaeraz eta Hirukiden eskaini ahal dizuegun guztiaz informatzeko. Era berean, gonbida itzazue inguruko kide ugariko beste familia batzuk, oraindik gure elkarteko kide ez direnak. 

ARRIGORRIGA
Data: osteguna, apirilak 10
Ordua: 09:30-14:00 eta 15:00-18:00
Lekua: 2. aretoa, Arrigorriagako Kultur Etxea (Urgoiti pasealekua, 53)

FORMULARIO HAU * betez gero, lehentasuna izango duzue arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko orduan. 

* Ez da beharrezkoa; hurbiltzen zareten familia guztiei emango dizuegu arreta.