Hirukideren aurkezpena Tolosan eta Amorebietan

Hirukideren aurkezpena Tolosan eta Amorebietan

Azaroaren 24an eta 30ean Tolosara (Laboien Kultur Aretoa) eta Amorebietara (Zelaieta zentrora) joango gara, hurrenez hurren, udalerri horietako familia ugariei arreta emateko, gure zerbitzuak aurkezteko eta gure kolektiboarentzako gaurkotasun eta laguntza guztien berri emateko.

Bi hitzorduetan informazio puntu bat eskainiko dizuegu aurkezpenera joan ezin duzuenontzat. Nahi duenak bertara joan eta kontsultak, galderak edo aldarrikapenak egin ditzan, Hirukideren lana ezagutzeaz gain. Beherago aurkituko dituzuen inprimakiak betez gero, hitzordua hartu ahal izango duzue eta lehentasuna izango duzue arreta jasotzerakoan (itxaron beharrik gabe). Hala ere, ez da derrigorrezkoa, eta hurbiltzen zareten familia guztiei artatuko zaituztegu.

TOLOSA
Datak: azaroak 24, ostirala
Ordutegia Arreta gunea: 09:30-14:00 eta 15:00-17:00
Hitzaldiaren ordutegia: 17:30etan
Lekua: Laboien Kultur Etxeko areto nagusia (Trianguloa plaza, 1)
Hitzordua: hemen

AMOREBIETA

Datak: osteguna, azaroak 30
Ordutegia Arreta gunea: 09:30-14:00 eta 15:00-17:30
Hitzaldiaren ordutegia: 18:00etan
Lekua: Zelaieta zentroko 2º solairuko gela
Hitzordua: hemen

Bertaratu guztiek Hirukideren poltsa bat jasoko dute