Hirubono 2024 Uda

Hirubono 2024 Uda

Uztailaren 1etik irailaren 30era

Aurten ere, abian dugu HIRUBONO 2024 UDAKO KANPAINA! HIRUKIDEko bazkideentzako inoiz baino ONURA GEHIAGOREKIN.

Hirukideko familiok aurten 15 € ko deskontua duten bonuak eskura ditzakezue, udako kanpainara atxikitako erakundeetan (Hirudendak) kontsumitzeko.

Oraingo honetan, 40 € ko balioa duen Hirubono bakarra eros dezakezue, Hirudendetan trukatu ahal izango dena. Kategoria orokorreko familiek bonu bakarra eros dezakezue, eta kategoria berezikoek, aldiz, bi hirubonu eros ditzakezue, erosketa berean metatu daitezkeenak.

Zuek 25 € ordaindu, eta beste 15 € ak Hirukidek jarriko ditu!

  • Kanpaina honetara atxikitako Hirudenda bilatzailea: ESTEKA (erakunde berriak sartuko dira datozen asteetan).
  • Informazio gehiago eta ohiko-galderak: ESTEKA
  • Hirubonoak erosteko inprimakia: ESTEKA

Hirubonoa erosi eta Hirukidek zuen erosketa balioztatu ondoren, posta elektronikoz bidaliko dizuegu HIRUBONOA. Ordainketa familia bakoitzak Hirukideren urteko kuotari lotuta duen kontu-zenbakian igorriko da.

OHARRA: Hirubonuak Hirudendetan bazkideei eskaintzen dien ohiko deskontuarekin edo une horretan dauden beherapenekin batera erabil daitezke.