Gure VII. Argazki Lehiaketa amaitu ondoren, eskerrak eman nahi dizkizuegu argazkiak bidali dizkiguzuen familia guztiei. “Seme-alabek pertsona hobeak egiten gaituzte” izenburupean, ia ehun familiak hartu dute parte. Familia ugarik bidali dizkiguzue zuen argazkiak.
Horien guztien artean, zaila izan da hiru irabazleak hautatzea. Azkenean, kalitatea eta estetika lehiaketak eskatzen zuen familia-espirituarekin uztartzeagatik aukeratu dira, zehazki honako hauek:
LEHEN SARIA

Gandara Carques familia, EROSKI Bidaiak-en 300 euroko txartelarekin saritua.
BIGARREN SARIA

Fernández Carrascal familia, Masdecuatro agentziaren 150 euroko txartelarekin saritua.
HIRUGARREN SARIA

Berakoetxea Lucas familia, Bermeon bost lagunentzako itsasontzi-ibilbidearekin saritua, Urdaibaiko biosfera apartaz goza dezaten.
Gure eskerrik beroena enpresa laguntzaileei:



