Familiarteko Kahooteko familia irabazleak

Familiarteko Kahooteko familia irabazleak

Joan den igandean, azaroaren 26an, beste familiarteko Kahoot-partida bat jokatu genuen, aldi berean euskaraz eta gaztelaniaz, 50 baino familia gehiagorekin.

Lehen sailkatuak Sardón Ortega eta Barandiaran Agirre familiak izan ziren, euskarazko eta gaztelaniazko partidetan, hurrenez hurren, eta, Nekaturri esker, 150 €-ko ostatu-bonu bana irabazi zuten. Bigarren sailkatuak Subinas Pérez eta Toña Gartzia familiak izan ziren, euskarazko eta gaztelaniazko partidetan, hurrenez hurren, eta Baserria Km0-ko haragi-sorta bana eskuratu zuten. Hirugarren sailkatuek, Apiñániz Sáez eta Sánchez Goikoetxea familiek, Hirukideren merchandising-produktuen sorta bana lortu zuten.

Azkenik, familia parte-hartzaileen artean egindako zozketan, saridunak Curras Rey eta Aramburu Arrizabalo familiak izan ziren, eta “Viva el Circo” zirkura joateko familia-sarrera bana erdietsi zuten.

Zorionak familia irabazleei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, baita erakunde laguntzaileei ere: Nekatur eta Baserria Km0, familian jolasteko beste partida bat ahalbidetzeko.