Animatu Familia Ugarien XV. Kongresu Nazionalean parte hartzera! Aukera paregabea familian asteburu bat igarotzeko, Espainia osoko familiekin esperientziak partekatzeko eta hitzaldi eta jardueren programa oso batean parte hartzeko. Topaketa urriaren 10ean izango da, larunbata, Badajozen, eta, Hirukidetik, bertaratzea erraztu nahi dugu, ibilgailu pribatuan joan-etorriak egiteko laguntza ekonomikoa eskainiz.
Kongresuaren programaz gain, hitzaldi anitz eta interesgarriekin, bertaratutakoek Elvasera doako bisita bat egin ahal izango duzue larunbat arratsaldean, eta Alcazaban ibilbide bat igande goizean, hilak 11.
Izena emateko epea: irailaren 15era arte, egun hori barne. Irailaren 16an kobratuko da, banku-igorpenaren bidez, gure datu-basean agertzen den kontu-kopurura.
PREZIOAK:
– Izen-ematea: 50 €(haurrak zaintzeko zerbitzua, gazteentzako jarduerak, bisita kulturalak eta biltzarraren eguneko bazkaria barne).
– Alojamiento Elxadai Parque: 210 € (5 perts.)/2 gau, gosaria barne. (Kontsultatu prezioa familiako kide gutxiago izanez gero).
– Plazaren erreserba: 5 euroko fidantza, biltzarrera joan ondoren itzuliko dena.
– Garraioa: Hirukide biltzarrean zuen parte-hartzea egiaztatu ondoren, “GARRAIO BONUA” emango dizue, 120 € familia bakoitzeko (ibilgailu pribatua gutxienez 3 pertsona) edo 150 € autoko (partekatutako ibilgailu pribatua).
Bertaratzeko interesa baduzue, ostatuan zuen plaza erreserbatzeko inprimakia lehenbailehen betetzea gomendatzen dizuegu, eta, bide batez, Hirukidetik zuen lehentasunak ezagutzen eta jarduera hobeto antolatzen lagunduko diguzue.
NERABEENTZAKO PLAN BEREZIA
Nerabeentzat jarduera berezia izango dugu larunbat goizean: kayakean Natur Kayak Badajoz enpresarekin Guadiana ibaian zehar txangoa. 13 eta 18 urte bitartean badituzu, ez ahaztu bainujantzia!
