Familia-planak Gabonetan

Familia-planak Gabonetan

Gabonetan, Hirukideko familiok hainbat aisialdi- eta entretenimendu-jardueraz gozatu ahal izan genuen familiarekin batera.

HiruPIN (Araba)

Abenduaren 16an, larunbatean, gure HiruPIN egin genuen beste behin, Gorbeia merkataritza-gunearekin batera antolatuta. Tailer, jolas eta puzgarriez gain, Hirukideko familiok deskontuak izan genituen zenbait establezimendutan, baita bi zozketa ere, non sari asko banatu ziren. Eguneko egitarauaren barruan, eta merkataritza-gunearen, Gorbeia zinema-aretoen eta Hirukideren laguntzari esker, familiek “Wish” eta/edo “Wonka” filmen emanaldi esklusiboa ikusi ahal izan zenuten, zuen aukeraren arabera goizez edo arratsaldez, eta ehunka bazkide etorri zineten horretarako prestatutako aretoetara. Horrez gain, aldi berean, gure Hirugazteek haientzat antolaturiko plan bikainaz gozatu zuten: kartinga, ohe elastikoak, padela, lorezaintza-tailerra, janaria McDonald’s-en eta zinema prezio esklusiboan.

Zinema Familiarekin (Bizkaia eta Gipuzkoa)

Abenduaren 17an, igandean, Bizkaian eta Gipuzkoan zinema-saio bana antolatu genuen bertako zinema-aretoetan, ordutegi desberdinetan, oso prezio merkean. Hala, familiek “Wish” edo “Wonka” filma ikusi ahal izan zuten, beren aukeraren arabera, Bizkaian Getxo Zinemak eta Dock Ballonti aretoetan, eta Gipuzkoan, ostera, SADE BentaBerri eta Urbil aretoetan. Familiarekin batera gozatzeko zinema-jardunaldi aparta izan zen; gainera, familiek deskontuak eta abantailak izan zituzten merkataritza-guneetako establezimenduetako zenbaitetan.

BECeko UGP (Bizkaia)

Iaz, nobedade gisa, Hirukideko familia bazkideok aukera izan zenuten Barakaldoko BECeko UGPra (Bizkaia) abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra joateko, prezio berezia ordainduta: 6 € pertsonako (0 eta 2 urte bitarteko haurrak, doan) eta gehienez ere 30 € familiako.