Azaroak 22, igandea
Familia askok eskatu digutenez, berriro antolatuko dugu konfinamendu-garaian sortu genuen ekimena: Kahoot-partidak.
Horregatik, aurten izango diren bi partiden lehen partidarekin hasiko gara, azaroaren 22an, igandea, 17:00etan, Zoom bidez, eta ordubete inguruko iraupena izango du. Ezagutzen ez duzuenontzat, Kahoot online TRIVIAL motako joko bat da, non galdera irekiak egiten diren eta asmatutakoak eta erantzuteko abiadura puntuatzen diren.
Bi partida egongo dira aldi berean, gaztelaniaz eta euskaraz, eta 40 galdera inguru izango dituzte.
Hizkuntza bakoitzarentzako sariak honako hauek izango dira:
- El Corte Ingleseko 100 €-ko kupoi bat hizkuntza bakoitzeko familia irabazlearentzat.
- 5 sarrerako sorta bat Donostiako Aquariumerako, parte hartzen duten familia guztien artean zozketatuko duguna.
Izena emateko epea: azaroaren 20a, ostirala, 12:00ak arte.
Ezinbestekoa da HEMEN izena ematea
Jolastu ahal izateko, ordenagailu edo tablet bat beharko duzue galderak Zoom bidez ikusteko, baita mugikor bat izan daitekeen beste gailu bat ere, non aplikazioa deskargatu beharko baitzenuten aldez aurretik, galderei erantzuten joateko. Gure esker ona erakunde laguntzaileei.


